Legazpiko argazki zaharren fototeka
Lenbur Fundazioak Legazpiko argazki zaharren fototeka bat osatu nahi du eta honako oharra bidali digu:
Brinkola eta Telleriarteko emakumeak dantzan
Brinkoa eta Telleriarteko eskolan ibilitako ikasleok, ekainaren 5ean bazkaria izango dugu Aitxuri jatetxean.
SAN JUAN AUZOAREN 50. URTEURRENA
San Juan Auzoaren 50. urteurrena dela medio, datorren ekainaren 26an Domingo Agirre Ikastetxearen frontoian bazkari bat egingo da. Bazkarirako txartelak ekainaren 15a arte salgai egongo dira Lau-Bide, Zabaleta eta Gure-kabia tabernetan. Bazkariaren prezioa 30 eurokoa izango da. Halaber, argazki zaharrak jaso nahi ditugu egun horretarako. Beraz, eskertuko genizueke argazkiren bat izanez gero, 675705622 telefonora deitzea. Argazkien kopiak egingo dira eta originalak itzuli.
Argazki zaharrak argazkien galerian
ZingiZangoren argazkien galerian argazki zaharren atala daukagu. Legazpiarrek bidalitako argazkiak sartu ditugu bertan. Azkena Gurutz Urzelaik bidali digu.
73 urte betetzen dira Legazpi faxistek hartu zutela
1936ko irailaren 20an faxistak Legazpin sartu ziren, heriotza, nahigabea eta samina eraginez. Espainiako armadaren babesean, diktadura eta izua ezarri zuten berrogei urtean. Zoritxarrez, haren aztarnak ez dira desagertu.
Atagoitiko sorginkeria
Legazpin, Mikel Untzillak Hots aldizkarian ere halaxe erakutsi zigun, euskaraz idazteko tradizioa aspaldikoa da. Gerra madarikatuak garaiko hainbat aldizkaritan eskribitzen zuten legazpiar mordoxka baten ahaleginak zapuztu zituen. Hauen lanak, pazientzia pittin batekin eta bista hobearekin saiatu ezkero, hori bai, sarean ikusgai daude. Ale politak daude bertan. Argia aldizkarian urte batzuetan ia-ia astero argitaratzen zuten herriko kronika. 1929ko urriaren 10ekoa da Argizale gaitzizenaz sinaturikoa.
1940. urteko uztailaren hemezortzia
Uztailaren hemezortzigarrena "jai handia" izan zen diktadurak iraun zuen 40 urtetan, faxisten altxamenduaren egun seinalatua izan zelako. Legazpiarrak ere ospatzera derrigortuta zeuden, a zer erremedio! Altxamenduaren 4. urteurrenean Patrizio Etxeberriak ("El capitán de la industria vasca", gerra garaian) lantegiko 800 langile Urbasara gonbidatu zituen.
Legazpiko argazki zahar gehiago sarean
Gipuzkoako aldundiak sarean jarri ditu Indalecio Ojanguren eibartarraren funtseko argazkiak. Horien artean Legazpiko 47 argazki daude, 1915 eta 1957 urte bitartean ateratakoak. Tarteka tarteka argazki interesgarriak ere badaude: kale zaharreko Oiarbidenea eta Ibarrategi (Muruanea), General Mola kalea, Urtatzazar zaharra, Aizaleku tontorra, ikuspegi orokorrak...
Telleriarteko tropa jaietan
Argazki hau argazki zaharren karpetan jarri genuen gure galerian. Zein ziren ez genekiela genioen bertan eta izenak bidali dizkigu Gurutze Langarikak. Eskerrik asko Gurutzeri.
Xamoraneko giroa
Azken aldera Patxinea izenez ezagutu bada ere, haren aurretik Xamoranea zen legazpiarrentzat. Izan ere, haren jabea Juan Bautista Gorosabel "Xamora" zen, Ormaiztegiko "Xamoran" jaiotako Jose Inazioren semea. Giro oneko taberna izan zen, beste hainbat bezala. Gorosabeldarren ondotik Patxi Plazaolak hartu zuen eta "BAR PATXI CAFE" bilakatu zen.
MARIA BERASATEGI, AMONA SASIMEDIKUA
Maria 98 urte bete aurretxoan hil zen Legazpin ,Txintxoetxen, nahiz eta jaiotzez zegamarra zen, Axpuru baserrikoa, hain zuzen ere. Artean gaztea zela familia Araiara aldatu zen, Aratz barrenean dagoen paraje zoragarri batera, Basaitz baserrira, hain zuzen ere. Artikulu honek Ene bada aldizkarian ikusi zuen argia. Aita, Juan Mari, trikitilari, albokari, bibolin jole izandakoa...artista hutsa omen zuen. Mariak, berriz, bedarren gaineko jakituria haundia zuen, eta artikulu honetan gerra ostean Katalina Saenz de Arzamendirekin bizi izandako pasadizoak irakur genitzake. Oharra: Josu Alberdi herritarrak liburuska polit bat argitaratu zuen Hots aldizkarian Maria eta beste hainbaten aipatu jakituriaz baliatuta. Berrargitaratzea mereziko luke.
Goiz-deiaren sustrai sakonak
Goiz-deia txistulari taldea ez da halabeharrez sortutako taldea. Legazpiko historian errotutako “txanbolinen” ondorengoak dira, batetik, eta 1960. hamarkadan indarrez sortutako txistulari bandaren oinordekoak, bestetik. Begira dezagun pixka bat atzera.
Patrizioren errainua
Paperak eta gordetzeko desastre hutsa naizen ezkero, tarteka liburu artean edo izkutatuta noizbehinka sorpresatxoren bat aurkitzen dut. Oraingoan ere antzeko zerbait gertatu zait, eta auskalo zein zoroaldian neronek idatzitako orri xahar bat topatu dut. Bakarren batendako interesgarria gerta liteke eta, berandu baino lehen, Zingizango honetan ezarrita gera dadila. Zin dagit hemendik aurrera neure buruari txukundade minimo bat exijituko diodala!
Santa Ageda bezpera Legazpin, 1950 inguruan
Santa eskean irtetzeko ohitura aspaldikoa da Euskal Herrian, baita Legazpin ere. Joan den mendeko 50. hamarkadako argazki honetan Legazpiko koadrila ezagun bat ageri da, mutil gazteak umore onean koplari zebiltzaneko une batean. Urteak ez dira alperrik igaro: hauetariko batzuk aspaldi hil ziren, beste batzuk tente dabiltza oraindik...Ederra da, dena den, halako egun seinalatuan eurekin gogoratzea.
Artzaien bizimodue burnie baño gorragoa da, galtzairue bezelako gorra
ANDRES ZUFIRIA, ATAGOITTI, askok ezagutzen dute, nola Urbian hala Legazpin. Urte erdia goiko larreetan igarotzen du bere artaldearekin. Eguraldia makurtzen hasi orduko behera dator, Gabiriko Atagoiti baserrira, bere sortetxera, hain zuzen ere. Umore haundiko gizona da, zaldi edo astoren baten gainean umetako elbarritasunari aurre egiten jakin izan duena. Laskaolatzako bere saroia jende askoren bilgune da: harutza arrimatzen denari ez zaio faltako ardo tragoxka eta gaztai puska. Antigualeko ogibide baten azkenetarikoa dugu Andres, egungo artzantzaren modernitzatze logikoari uko egin, baina bereari tinko eta harro eusten diona.
Bähr kazetari
Argia aldizkariaren aspaldiko ale digitalizatuetan altxor ederrak aurki daitezke. Hauxe da hauetariko bat. Udanako hizkuntzalariak kazetaritzari ere heldu ziola erakusten digu artikulu honek.
Legazpiko ahotsak
Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea da ahotsak.com proiektuaren helburu nagusia. Urte honetako apirilaren 16an aurkeztu zuten proiektua Bergarako udaletxean. Grabazio ugari jaso dira bertan, tartean, legazpiarrenak ere bai.
1927ko ehiztariak "putze baño arrogo"
1927ko udazkenean ARGIA aldizkarian argitaratutako Legazpiko kronikaren atala dugu honako hau. Urte asko pasatu badira ere, ehiztarien gorabeherak igualtsu!
San Migel eta sagar inburre
Hitz asko dira azken urteetan Legazpiko euskal hiztegi aberatsetik galdu direnak. Horietako bat "inburre" da. Hain zuzen, "sagar inburre" San Migel egunez egiten zen izen bereko ermitaren ate aurrean. Abadeak, meza ondoren, sagarrak banatzen zizkien bertara gerturatzen ziren eskola umeei.
Zentro Republikanoa eraitsi dute
Legazpiko kale berrian 1930. hamarkadan eraiki zituzten bi etxe eraitsi dituzte 2008ko abuztuaren hasieran. Horietako bat, Sagastumek iturgindegia izan zuen lekuan, Zentro Republikanoa izan zen gerra aurretik.