Hemen zaude: Hasiera Albisteak Topagunearen Spraikada aldizkaria doan eskuragarri
Dokumentu Akzioak

Topagunearen Spraikada aldizkaria doan eskuragarri

2009/07/16

ZingiZango bazkide den Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioak, kaleratu berri duen Spraikada aldizkaria eskuragarri egongo da zapatuan Mutrikun izango den 6. Spraikada jaialdian.

Spraikada aldizkarirako ideia iaz sortu zen izen bereko lehiaketako hainbat parte hartzaileren eskutik. Maiztasun finkorik gabeko agerkaria da; bultzatzaileek ez dute alboratzen aurrerantzean, beste aleren bat kaleratzea. Gazteek hasieratik bukaeraraino bultzatu eta egindako proiektua da. 68 koloretako orri ditu. Topagunea eta Spraikada webguneetan dago aldizkaria eskuragarri. 

Topaguneak bultzatutako Spraikada, Euskal Herriko graffiti lehiaketaren 6.edizioa, zapatuan, Mutrikun izango da. Aipatutako lehiaketaz gain, tailerrak eta musika ikuskizunak ere izango dira. Legazpiar graffitizaleok badaukazue beraz gozatzeko aukera ederra.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.