Topagunearen erakusketa Kultur Etxean
"Legazpin euskarak herdoilik ez!" kanpainaren barruan euskara elkarteen topaguneak prestatutako erakusketa jarri dute Kultur Etxeko ikastaro gelan.
Euskara elkarteen hogeita bosgarren urteurrena zela eta Topaguneak prestatutako erakusketa da. Hainbat panel, bideoa eta ordenagailua daude erakusketan bertan. Urriaren 4ra arte Kultur Etxean izango da ikusgai.