Ignacio Agirre Montegiren "Tangerretik Rhineraino" argazki erakusketa
Legazpiko jatorria zuen Ignacio Agirre Montegiren erakusketa izango dugu ikusgai Burdinola Elkartearen eskutik Kultur Etxean. Azaroaren 7an hasiko da eta 21ean bukatu. Ikusteko orduak 17:30etatik 20:30etara.
Erakusketa honen bidez, Legazpiko jatorria zuen Ignacio Agirre Montegir (1861-1942) argazkilari madrildarraren lana ezagutarazi nahi du Burdinola Elkarteak. Bilduma guztiak 83 argazki baditu, esan oraingo honetan erdiak egongo direla ikusgai toki arazoak direla eta. Gelditzen direnak bigarren erakusketa batetan jarriko dira hurrengo urtean. Historialari, ikerlari eta argazki gaietan zaletuak direnentzat material berria eta jakingarria dela iruditzen zaigu, Euskal Herriko argazkigintzaren historian bere lekua izan dezakeena, gainera. Ikertutako materiala 1900 eta 1908. urte bitartekoa da eta bertan Legazpiko, Euskal Herriko, Espainiako, Europako hainbat hirietako eta Tangerreko irudiak agertzen dira.
Informazio gehiago hurrengo esteka honetan daukazu:
http://www.scribd.com/doc/7803464/Ignacio-Agirre-Dok