Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Tabernariei euskaraz" sari banaketa
Dokumentu Akzioak

"Tabernariei euskaraz" sari banaketa

2011/12/02

Ostiral goizean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan, banatu ziren "Tabernariei euskaraz" lehiaketako sariak.

Web orri honetan bideoen irabazleen berri eman genuen. Boz gehien lortu zituen bideoa legazpiarrek egina zen, gainera. Sorgintxuloko lagunek 200 euroko saria irabazi zuten. Zorionak, beraz. Epaileek erabakita, berriz, 300 euro irabazi zituen Belen Baztarrikaren bideoak. Bideo guztiak eta sari banaketarena (Gotzon Aranburu) gure bideoen galerian daude ikusgai:

www.zingizango.com/bideoak

563 lagunek eman dute bideorik gustukoena erabakitzeko boza eta horien artean bi lagunentzako otordua zozketatu zen sari-banaketan bertan. Gurutze Arruabarrena legazpiarrak irabazi zuen sari hori.

Aurkezpenean izan ziren ZingiZango eta Zintzo Mintzo euskara elkarteetako eta udaletako ordezkariak. Gotzon Aranburuk, beste behin, ekitaldiaren irudia eta bideoa bidali dizkigu. Eskerrik asko.

Parte hartzea izugarria izan da. Zorionak guztioi!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
"Tabernariei euskaraz" sari banaketa

Gotzon Aranburu