Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Tabernariei euskaraz": bozkatu bideorik onena
Dokumentu Akzioak

"Tabernariei euskaraz": bozkatu bideorik onena

2011/11/23

"Tabernariei euskaraz" lehiaketan bi mitutuz azpiko bost bideo eder jaso dira. Orain zure txanda da. Bi lagunentzako bazkari edo afariaren zozketan sartu nahi baduzu aukeratu zure bideo gustukoa. Azaroaren 27ra arteko epea daukazu bideoak ikusi eta bozkatzeko.

Ikusi eta bozkatu hemen (azaroaren 14tik aurrera):

http://www.otamotz.com/content/view/8303/1806/

Dagoeneko artistek euren lanak amaitu dituzte, eta orain zure txanda da, irakurle. Azaroaren 19ra arteko epea duzu filmak ikusi eta zure gustukoena aukeratzeko.

Gogoratu “Tabernariei euskaraz” dela gaia, eta tabernariei eta bezeroei euskara erabiltzeko premia handiagoa sentiaraztea lehiaketaren helburua. Hortik aurrera, egin zure aukera!

Botoa emateko azken eguna: 2011-11-27 (gaueko 20:00ak)

Mesedez, ikusi bideoak eta aukeratu bideo bat (bideo bakoitzak ezkerrean behean duen laukitxoan), jarri izen-abizenak, telefonoa eta zein herritakoa zaren eta gero klik egin bidali botoian!

Astelehenetik aurrera bozkatu

ZingiZango — 2011/11/12 17:41
Boza emateko tokian sartu bazarete arazo bat izan dela ikusiko duzue. Ostiralean jasotako bozek ez dute balio eta berriz bozkatu beharko da. Arazoa astelehenean konponduko dela espero da.

Arazoa konpondu da

ZingiZango — 2011/11/14 20:46
Dagoeneko boza eman daiteke. Arazoa konpondu da. Animo, beraz.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
"Tabernariei euskaraz": bozkatu bideorik onena

Zintzo-Mintzo, udalen ordezkaria eta ZingiZangoko kideak aurkezpen prentsaurrekoan