Hemen zaude: Hasiera Albisteak "SUA" herri filmearen GRABAKETA eta JAIA
Dokumentu Akzioak

"SUA" herri filmearen GRABAKETA eta JAIA

2009/09/10

"ENEKO ARITZAREN LAGUNAK" taldekoek oharra zabaldu dute. Luzemetraia grabatzen ari dira eta irailaren 19rako jendea behar dute. ZingiZangora ere iritsi da ohar hori. Legazpi aktore-eskola handia izan da eta anima zaitezte! Hona oharra:

Aupa lagunok!!!
 
Beste behin, "ENEKO ARITZAREN LAGUNAK" taldekoak zuengana jotzen dugu grabaketa baterako laguntza eskatzen. Dakizuenez, "ENEKO ARITZA (Orreagako Guda)" laburmetraia amaitu ondoren, XVII. mendean Lapurdin gertaturiko inkisizioan oinarrituriko luzemetrai batean gara murgildurik azken urteetan, eta iada azken grabaketa bakarrik falta zaigu. Azken grabaketa hori eta osteko jaia, garaiON naturArtea elkarteak Ozaetako Otaza auzoan duen etxaldean burutuko da.
 
Hau gauzatzeko ahal diren "estra" gehien behar ditugu, beti bezala proposamena jende arruntari luzatzen diogularik. Grabaketa oso sinplea da, eta jai giroan antolatu nahi dugu.

Beraz, ongi pasa nahi baduzue eta horrelako ekimen batean parte hartu nahi baduzue ezin duzue hutsik egin. Irailaren 19-an izango da. Maskara tailerrak grafiteroak eta abar egongo dira, eta arratsaldeko 16:00-tan grabaketa hasiko da. Hau amaitzean afaldu eta izugarrizko AKELARRE eta JAIA, kontzertu eta sorpresekin!!!
Beraz, ez izan beldurrik etortzeko, deialdia guztiz irekia da, eta ezagutzen ez bakgaituzue ere ez zarete damutuko!!

Gaua bertan pasa nahi duenak esterilla eta zaku bat nahikoa ditu.

Noiz: Irailak 19
Non: Ozaetako Otaza auzoan (Araba)
Ordua: Goizetik egun pasa egin nahi duenak..
            Grabaketarako arratsaldeko 15:30ean Ozaetan
Ekarri beharrekoa: Zakua eta esterilla (lo egiteko)
                                  Erropa zaharrak (ez da beharrezkoa

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.