Sorgintxulok gidatutako jolas kooperatiboetan ederki pasa genuen!
2012/01/25
Pasa den larunbatean Jolas Kooperatiboak ospatu zituzten Kultur Etxean.
Pasa den Larunbatean Sorgintxulo Aisi Taldeak gidatuta jolas kooperatiboak ospatu zituzten legazpiko Kultur Etxean. Bertan LH3, LH4 eta LH5ko 26 gaztetxok hartu zuten parte. Bi orduz sei jolas kooperatiboetan aritu ziren eta antolatzaileen esanetan, ekintzaren helburuak bete ziren: " euskaraz hitz egitea, gaztetxoen arteko harremana eta errespetua sustatzea eta lan taldean aritzen ikastea".