Sorgindu zaitez
'Sorgindu zaitez' kanpainaren berri iritsi zaigu. Donostiako 'Espai Catalunya Topalekua' elkarteak eta Porrerako (Tarragona) 'Vall Llach' upategiak sustatutako kanpaina da, bere helburua 'Acció Cultural del País Valencià'ri laguntzeko dirua biltzea da.
Erakunde honek, oraintxe bertan, neurrigabeko isun bati (800.000 €) aurre egin behar dio, TV3ko (Televisió de Catalunya) seinalea Castelló, València eta Alacanteko lurretan aktibo mantendu izanagatik. Kanpaina honen barruan 18 €-ko prezioan (edozein ardotegian ordainduko zenukeen berberaxe) erosten duzun 'Embruix' ardo botila bakoitzetik, 'Vall Llach'-ek 9 € (hau da, irabazitakoaren erdia) emango dizkio ACPVri. 'Vall Llach' mundu osoko ardozaleen artean upeltegi ezagunenetakoa da, hainbat sari irabazi dituelarik, eta bere hiru ardoak ('Embruix', 'Idus' eta 'Vall Llach') Priorat-eko Jatorrizko Izendapenaren barruan ekoizten ditu.
Informazio gehiago:
Oskar Gereñu
'Sorgindu zaitez' kanpainaren arduraduna
sostingut@correu.vilaweb.cat
606 687 850
www.acpv.cat
www.vallllach.com
www.espaicatalunya.org