Software librearen aldeko sinadura bilketa
Azpian sinatzen dugun talde eta pertsonok, Software Librea erabili nahi dugula agertzen dugu (adibidez, GNU/Linux, Firefox, OpenOffice...): Software Libreak, berdintasuna, partehartzea eta solidaritatea sustatzen dituelako eta mundu zuzenago bat sortzen laguntzen gaituen tresna bat delako.
Halaber, giza garapena, jakintzaren gizartea eta berrikuntza teknologikoa bultzatzen ditu, Teknologi Berrietara guztion sarrera erraztuz. Jakintzaren elkarbanatzean oinarritzen da; ekonomikoki errentagarriagoa da (lizentziak doakoak dira) eta lekuko enplegua sustatzen dute. Librea da (edozeinek erabili eta hobetu dezake) eta estandar publikoak eta formatu irekiak erabiltzen ditu. Independentzia teknologikoa ahalbitzen du eta, software pribatuak ez bezala, edozein enpresak hartu ditzakeen erabakietara lotuta egotea saihesten du (adibidez, Microsoft).
Guzti honengatik, ondokoa eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari eta beste Euskal Administrazio Publikoei:
-
Pertsonek Administrazioarekin dituzten harreman guztietan, Software Librea era aktiboan bultzatzea eta sustatzea.
-
Software Librearen erabilera erakunde publiko guztietan eta gizartearen arlo guztietan ezartzea.
-
Guztion zergekin hornitutako aurrekontu publikoa, gizartearen onerako, Software Librearen garapenean inbertitzea.
-
Software Librearen esanahia gizartean zabaltzea eta bere abantaila eta onura anitzak hedatzea.
-
Jende guztia programa libreen erabileran hezitzea, bereziki eskola heziketan.
-
Lekuko enplegua eta independentzia teknologikoa bultzatzea, Software Librearen garapenean erabiltzaile komunitatearekin eta lekuko enpresekin aktiboki lan eginez.
-
Teknologi Berriekin erlazioa duten aurrekontuen esleipenen inguruan eta gai hauei buruz egindako ekintzei buruz era garden eta aktiboan informatzea.
SINATU!!