Hemen zaude: Hasiera Albisteak Skapando taldearen Zingi Zango
Dokumentu Akzioak

Skapando taldearen Zingi Zango

2010/03/02

Skpadando Subeltza kolektiboko talde bikainaren Zingi Zango kanta ezagun ari da egiten. Talde gaztea da eta kanta ere berria da. Hona bere letra indartsua:

ZINGI ZANGO

Dena galduta dagoela
ikusten duzu sarritan
zure zuloan sartuta
beti beldurra begitan

Tunel iluna ez da amaitzen
ez duzu gogor saiatzen
hasi naiz argia ikusten
hasi da eguna argitzen!!!

Ez utzi inoiz zapaltzen
zure indarrak makaltzen
zure ingurukoekin
hasi bidea egiten

Ez egin inoiz atzera
atera indarra kalera
zure kontra daudenei
hortz zorrotzak atera!!!

ZINGI...ZANGO...aurrera eginez hankarik sartu gabe!!!
ZINGI...ZANGO...aurrera bidea galdu gabe!!!

Bideak aldapak ditu
goian zaudela amestu
bidea erdizka utzi gabe
zure ondokoari heldu

Ikus ezazu nola indarrak
baduen emaitzarik
askotan erori arren
azkar motel jeiki hadi!!!

ZINGI...ZANGO...aurrera eginez hankarik sartu gabe!!!
ZINGI...ZANGO...aurrera bidea galdu gabe!!!

Eta ez naute zure indarrek zapalduko!!!
Lurretik altxa eta ez dut etsiko!!!

ZINGI...ZANGO...aurrera eginez hankarik sartu gabe!!!
ZINGI...ZANGO...aurrera bidea galdu gabe!!!


Taldeari buruzko informazio gehiago http://www.myspace.com/skapandotaldea gunean aurkituko duzue.
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Skapando taldearen Zingi Zango

http://www.myspace.com/skapandotaldea gunetik hartutako argazkia