Hemen zaude: Hasiera Albisteak Segurarrak portatu dira
Dokumentu Akzioak

Segurarrak portatu dira

2008/05/19

Eguraldi bikainarekin 200etik gora mendizalek Legazpi-Segura ibilaldia egin zuten domeka goizean. Izadi-Zaleak eta Burdinola elkarteek prestatu zuten ibilaldia eta, egiaren alde, arrakasta handia izan zuen. Giro ezin hobea, ibilbide zoragarria, segurarren harrera bikaina...

Ibilaldia goizeko 8etan abiatu zen Osasun Etxe aurreko plazatxotik. Motxorron Brinkolatik zetorren taldearekin elkartu eta Aztirira abiatu zen tropela. Aztiriko bentan atseden txiki bat hartu eta, denak elkartutakoan, berriz ere gora, Aizpurura. Aizpurun hamarretan heldu ziren mendizaleak eta, zer hobe, ordu horretan, bokadiloak ateratzea baino? Bada, hori, mokadutxo bat egin, argazkia atera eta behera. Aizpee, Korostola... Ze lan bikaina egin duten zeraindarrek bide zaharrak garbitzen... Korostolatik Inurritegira eta, handik, Zerainera. Han berriz ere tropel guztia bildu eta, denak batera, galtzadatik Segurara.

Segurako Zerainportalen Segurako alkatea zegoen legazpiarren zain lore sorta batekin, a ze detallea! Segurako ordezkariak eta legazpiarrak, herriko bandera aurrean zutela, Segurari itzulia eman eta Kontsejura joan ziren. Han argazki bat atera bi herrietako alkateekin eta, ondoren, plazara, segurarrek legazpiarrentzat prestatu zuten luntxa dastatzera.

Egun gogoangarria!!

Oharra: Ibilaldian hainbat argazkilari egon ziren eta horietako batek, Aitor Casadok, erreportaje mundiala eskegi du dagoeneko interneten. Hara hor!

http://www.izadi-zaleak.com/phpbb/viewtopic.php?t=892

 

hemen doaz ba gure argazkiak lotura honetan klikkatu Legazpi-Segura

 

 

leaxpiarrak ere

KxK — 2008/05/19 20:11
Segurarrak portatu dira... Baita leaxpiarrak ere, 200 mendizale!!!!!!!!!

Erreportai bikaina

Erri — 2008/05/20 21:43
kontxo erreportai oso polita Aitorek egin duena ea denbora gutxira hemen argazkitxo batzu jartzeko moduan gauden.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Segurarrak portatu dira

Aizpurun, hamarretakoaren ondoren