Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sebastian Santiestebanen liburuaren aurkezpen jendetsua
Dokumentu Akzioak

Sebastian Santiestebanen liburuaren aurkezpen jendetsua

2008/05/31

Santikutz Txirrindulari klasikoaren bizitza luzean (75 urte) izandako irabazleetako hogei bat txirrindularik ere parte hartu dute aurkezpen ekitaldi jendetsuan.

Gaur eguerdiko 12etan zeukan hitzordua Latxartegi aretoan Sebastian Santiestebanek idatziriko liburuaren aurkezpen ekitaldiak. Bertara herriko zein kanpoko zale ugari bildu dira ekitaldiari berotasun kutsua emanez. Gero banan-banan oholtzara igoaz joan dira proba honetan  izandako irabazle batzuk. Denak ezin omen dira bildu batzuk konpromisoak zituztelako, besteak osasun egoerak ezinduta eta beste batzuk honezkero gure artean aurkitzen ez direlako, zeren gogoratu behar baita proba hau 1929an egin zela lehenengoz.024.jpg

Ekitaldia oso hunkigarria izan da momentuz, batez ere Santiestebanek liburua idazten pasa dituen 2 urte luzeak gogoratuz bere sendiak eskaini dion laguntasuna adierazi duenean.026.jpg

Bukaeran bertaratu diren guztiek prestaturik zegoen luntx gozoa dastatu ahal izan dute eta liburuaren ale bat ere jaso dute.

Santiestebanek komentatu duenez liburua aste honetan jarriko dute herriko denda batzuetan. Nahi duenak 12 €ko prezio sinbolikoan eskuratu ahalko du.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.