Santikutzak Belfasten
Legazpiko jaiak gogoan, kanpoan ibili dira zenbait legazpiar. Gaelikoaren aldeko Cultúrlann kultur etxean bertso afaria egin zen, Belfasten.
Joxe Arizkorretak irabazi zuen Hitzetik Hortzera telebista saioak egindako zozketa eta Belfasten izan da asteburuan. Legazpiar gehiago baziren eta aldameneko argazkia atera zuten bertsolariekin batera. Igandeko Hitzetik Hortzera saioan afari horretako berri botako dute, ETB1en.