Hemen zaude: Hasiera Albisteak Santikutz Xake Elkartea
Dokumentu Akzioak

Santikutz Xake Elkartea

2009/03/05

Santikutz Xake Elkarteak gogorarazi nahi dizue lokala irekitzen dugula asteazken eta ostiraletan 18:00etatik 20:00etara xakeaz gozatu nahi duen ororentzat. Etorri lagunekin edo bakarrik, lokala Bikuña futbol zelaiaren ondoan kokatzen da, padel pistaren aurrean. Atean logotipoa itsatsita dago.

Elkartea sortzeko asmoa joan den urtean bururatu zitzaigun. Urretxu-ko Goierri xake taldeak proposatu gintuen Gipuzkoako taldeen ligan jokatzeko, 9 zaletu elkartu ginen eta ligako 3. mailan parte hartu genuen "Goierri b" izenarekin (3. mailaz aparte daude: 2. maila, 1. maila eta preferente). 2. mailarako igoera fasea jokatzeko 2 puntura gelditu ginen. Baino 9tik 8 Legazpikoak ginen eta esan genuen zergaitik ez Legazpi bidez taldea sortu? Eta poliki-poliki elkartea sortu dugu eta udaletxeak lokala utzi digu. Gaur egun 19 bazkide izen emanda gaude. Gipuzkoako ligako 3. mailan asi gara eta igoera fasean sartu gara. 8 taldetik 3 igoko dira, zaila dago baina ahaleginduko gara.
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Santikutz Xake Elkartea

Logotipoa