Hemen zaude: Hasiera Albisteak Saninazioko jaiak antolatzen saiatzeko bilera
Dokumentu Akzioak

Saninazioko jaiak antolatzen saiatzeko bilera

2008/06/03

Iaz bezala Saninazio auzoko jaiak antolatzeko ez dago auzoko jenderik prest. Ostiral honetako bileran, gazte asanbladak jaiak antolatzearen ardura bere gain hartzeko azken saiakera egingo du.

Aurreko ostiralean gazte asanbladaren bileran gaia jorratu zen, baina antolakuntzan lan egiteko jende gutxi prest zegoela ikusita, azken bilera bat antolatzeko erabakia hartu zen. Bertan, laguntzeko prest dagoen jende kopuruaren arabera iaz bezala jaiak antolatzearen ardura hartzeari buruz erabaki bat hartuko da. Beraz jendea animatu nahi dugu hemendik jaiak aurrera atera ahal izateko. Bilera ostiral honetan izango da, arratsaldeko 6:30etan, gaztetxean. ANIMATU!!!

nahi bainan ezin

julenagi — 2008/06/03 16:09
Ni ere San Inazion bizi naiz baina ia urtero bezala, auzoko festen garaian enaiz bertan egoten eta aurten seguruenik ere enaiz egongo. Beste ezintasun bat, bileraren ordutegiaren araberakoa da, kasualidadez bertso eskola ordutegian. nahi bainan ezin.

ez da dramatizatu behar

jlu — 2008/06/03 17:51
Lastima da San Inazioko festen antolaketa horrela ikustea, baina ez degu dramatizatu behar. Garai berrietara egokitu beharra dago eta, nere iritzian, ez du merezi horrelako ahaleginetan erretzea. Zergatik ez beste zerbait antolatu?

ezta ideia txarra

julenagi — 2008/06/03 20:26
esan bezala enaz emen izaten egun horietan bainan JLU-k esan bezala ez legoke gaizki beste zeozer antolatzea... hasteko ni bezalaxe jende asko kampoan da egun horietan eta emen direnak, (nire kuadrillakoak adibidez), Azpeitira joaten dira emengo San Inazioei kale eginez. Hau herria hau. jeje!

sani

bat — 2008/06/04 11:18
Nere ustez hor dago festa hauen xarma, jende asko ez dagoela eta "taberna" gutxi daudela, giro berezia dago Saninazioko jaietan. Legazpiko jai onenak galtzear daude, eta pena bat da. Beste zeozer antolatu nai baduzue egin baina ez dadila izan, jai hauen ordez.

batuketa

YAKA — 2008/06/04 13:02
Saniko Jaiak ez dira ezer izan zirenarekin konparatuz, edo dena dira noizbait bertan izan zirenentzako. Saniko Jaiak ez dira oso floklorikoak baina tradizioz beteak daude. Saniko tabernak ez dira ezer jendez beteriko azpeitikoekin konparatuz, baina diruak ukatzen duen askatasunez beterik daude. Kontzertuen musikak ez ditu gure aiton amonak lo egiten utziko baina irrifarez joango dira auzoko mezera. JLU zerbait desberdina egiten saiatu daiteke baina saniko kaos ordenatuarekin lotzen da uztailak 31. Nik ez nuke kenkeketarik egingo batuketak baizik. Nire oporraldia dela eta jai egunetan ez naiz herrian izango baina bertan izan eta sanitaz gozatu nahi dutenak bertara animatzen ditut, baita aurretiko prestakuntza lanetara ere.Ez nitzen bilerara azaldu baina aurretiko preparatiboetan laguntzeko prest nago,benetako laguntza egunetan legazpin egon ez arren.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Saninazioko jaiak antolatzen saiatzeko bilera

Iazko txistorra banaketa