Saninaziok 2011. Egitaraua.
Hona hemen aurtengo saninaziotako egitaraua, ez du sekulako nobedadeik daona aurrera ateratzeko nahikoa lan izaten baita... Disfrutau!
AGURRA
Urtero bezalaxe hementxe gaude berriro ere herriaren urteroko desertifikazioaren hasera seinalatzen duten jai-mugarri hauen ateetan.
Agur honetan, nola ez, ezin daiteke falta jai hauen antolakuntzan laguntza ematera gerturatzeko deirik, jakinda jaien alde lana egiteko prest dagoen jendea sekula ez dela soberan egoten; hortaz, txoznetako txanda bat hartuz, txoznen muntaian edo desmuntaian edo edozein ekitaldiren antolakuntzan laguntza emateko prest dagoen edonor ongietorria izango da!
Baina deialdi hau ez da Saninazioetara mugatzen, Gazte Asanbladaren dinamikan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu ere, antolatzen ditugun ekitaldiak oso gustoko izanda ere, lan guztia beti pertsona multzo murriztu batek aurrera eraman behar izanagatik, azkenerako pertsona horiek erre egiten direlako eta dinamika hori bertan behera gelditzeko arriskua eman daitekelako. Hori ez gertatzea denon eskuetan dago.
Bukatzeko, gogoratu jaiak ez direla antolatzen norberaren basakeria azalerazteko aitzakia bezala, hortaz, eskertuko genuke jendeak auzoarekiko eta pertsonekiko erabateko errespetua mantenduz ondo pasatzea, eta beti bezala, eskerrak eman nahiko genizkie beraien laguntzagatik Muruazpi Elkarteari, Caravanas Oñateri eta Ibargutxi Kirolak-i. Eskerrikasko!
Uztailak 29, ostirala
19:30 Txupinazoa Saninazioko plazan buruhaundiez lagundurik. Ondoren ardo eta txorizo egosi banaketa bertsolari eta trikitilariek lagundurik.
20:30 Patata tortilla lehiaketa. Norberak eraman beharko du prestaketarako behar duen guztia. Saria egongo da irabazleentzako. Partehartzaileek bertan afaltzeko aukera izango dute... Tortila itzultzen bazaie, noski!
23:00 Rock jaialdia beheko txoznan. DRAKKEN (Irun), DARKCODE (Bergara) eta EXPANSION taldearen azken kontzertua! Eurre!!!
23:30 Adin guztientzako dantzaldia San Inazio plaza n GABEZIN taldearekin. Dantza egiten ez dutenei
ez zaie tragorik aterako txoznan! No dantza, no zurrut!
03:00 Paperezko txapel lehiaketa beheko txoznan. Papiroabilezia!!
Uztailak 30, larunbata
17:00 Eufemiano Iturri V. Mendi bizikleta eta oin-Iasterketa saria.
Saninazio plazatik abiatuta Korostira igoera. Jeitsierarako kaskoa derrigorrezkoa!
19:00 Eufemiano Iturri lasterketako sari banaketa eta material zozketa Saninazio plazan. Aurten garaikur esklusiboak banatuko dira. Zozketatutako den materiala Caravanas Oñatek eta Ibargutxi Kirolak-ek utzitakoa izango da.
20:00 Josu Mujika hil zuteneko 36. urteurreneko omenaldi ekitaldia.
20:30 Paella erraldoia ardo ta sagardoz lagundua. Bukatzeko postre ederra, dena 2 euroren truke. Nola atera probetxu gehiago 2 euroei?
23:00 Rock kontzertua beheko txoznan. DEAF SQUAD eta KAÑERIA. PKU gogoan zaituztegu!!!
23:00 Dantzaldi itzela goiko plazan JALlSKO BAND taldearekin. No se caguen y salgan a la plaza a menear el bote!!
OO:OOetatik aurrera Saninazioko barraka irekita egongo da. Baietz saltxitxautorenbat agertu datorren urten!!
02:30 Karaokea beheko eszenatokian. Telebistan agertzen diren friki abeslari horiek baino hobe kantatzen dezula diozu baino bazpare etzea inoiz hori benetan demostratzen saiatu? Eman izena txoznan, aukeratu abestia, igo oholtzara eta egizu! Gustora emango dizugu gure eritzia!
Uztailak 31, igandea
10:00 Goiz deia txistulariekin.
11:00 Meza Santikutz egoitzako kaperan auzotarren eskutik.
12:30 Jubilatuentzako luntxa Muruazpin.
16:30 Mus txapelketa Muruazpi elkartean.
17:30 Bolo txapelketa Hotel Mauleonen.
18:00 Herri kirolak Saninazio plazan.
Aizkoran, harri-jasotzen, trontzan eta oskol bilketan 2 taldeen arteko desafiyua! Eutsi!
Igande atsaldea izanda inor ez da lanerako gogo handiz izango, baina... Auzoa ez da bakarrik txukuntzen, txoznak ez dira beren kasa hustutzen... Zuen laguntzak jaiak herrikoiagoak egiten ditu! Ez izan dudarik!
Egitaraua PDF formatuan HEMEN.
Plan honekin ezin emigratu
Eufemiano iturri lasterketa: - Ni azkarrena, parte hartzera nijo.
Barrakak, aiba la hostia: - Ni onena, opari guztiak xahutzera nijo.
Karaokea: - Nere ahots polit honekin, liluratzea nijo.
Papelezko txapel lehiaketa: - Nerea baietz handiena irabaztea nijo.
Boloak: - Zinbilizonbolon nijon bitarten boloak ikustea nijo.
Paella: 2 euroren truke, dena jatea nijo
Mus: - Pus nee gibelean ordu hortako.
Plan honekin ez emigratu ta ez traizionatu Legazpiko festa onenei.Horrez aparte,kolaborau dezakenak egin dezala. LEGAZPIK BEHAR HAU. NO ACTIVE COLLABORATION, NO CELEBRATION.