Hemen zaude: Hasiera Albisteak Saninazio jaiak 2008
Dokumentu Akzioak

Saninazio jaiak 2008

2008/07/23

Hauxe da aurtengo Saninazio auzoko jaien egitaraua. Aurten ere gazte asanbladaren deiari erantzun dion lantaldeak antolatu ditu jende baino gogo gehiagorekin. Ondo pasa!

Uztailak 26 Larunbata:

- 16:30 Mus txapelketa latza Muruazpi elkartean.

Uztailak 30 Asteazkena:

- 19:30 Txupinazo mundiala Saninazioko udaletxe plazan buruhaundiez lagundurik.

- Ondoren Ardo eta txistorra banaketa itzela bertsolari eta trikitilariekin.

- 20:00 Josu Mujika hil zuteneko 33. urteurreneko omenaldi ekitaldia.

- 23:00 Rock jaialdi sinestezina beheko txoznan.

- 23:30 Adin guztietarako dantzaldia San Inazio plazan LAIOTZ taldearekin. Mogitu gerriak!

- 04:00 Paperezko txapel lehiaketa beheko txoznan. Irabazten duen txapeldunarentzat sari likidoa!

Uztailak 31 Osteguna:

- 10:00 Goiz Deia txistulariekin.

- 11:00 Meza Santikutz egoitzako kaperan.

- 12:30 Jubilatuentzat paregabeko luntxa Muruazpi elkartean. On egin!

- 18:30 Herri-kirol erakustaldi ederra San Inazio plazan.

- 20:30 2 euroren truke afaltzeko paella aparta dastatzeko aukera, ardo eta sagardoz lagundurik, errematerako postrea eta guzti. Krisia? Saninazion ez!

- 23:00 Herriko taldeen eskutik rock jaialdi amaitezina beheko txoznan.

- 23:30 Gerria astintzen jarraitzeko dantzaldia San Inazio plazan ARRASTO taldearekin. Eurre!

Abuztuak 1 Ostirala

- 17:00 Umeentzako txotxongiloak EL TENDERETE taldearekin beheko eszenatokian.

- 18:00 Eufemiano Iturri II. Mendi Bizikleta saria. San Inazio plazatik abiatuta sasi ordekarik gabeko korostirako igoera.

- 23:00 Azken txanpan sartuta, rock jaialdia beheko txoznan.

- 04:00 Edonor abeslaria ezin daitekela izan demostratzeko karaoke saioa. Ordu txikietan lotsik ez oholtzan!

Abuztuak 2 Larunbata

- 11:00 Bolo txapelketa Hotel Mauleon bolatokian. Izen ematea 11etatik 12etara.

Gazte Asanbladari eskerrak

Aupa gaztek — 2008/07/23 16:06
Orain ere Gazte Asanbladak aterako dizkigu babak eltzetik Zorionak antolatzaileoi!

Eufemiano izen-ematea

Saninazio08 — 2008/07/29 21:28
Jakin ostiralean lasterketa aurretik ere izena eman ahal izango dela irteeran bertan, hortaz, denboraz agertu saninazio aldetik...

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.