San Migel eta sagar inburre
Hitz asko dira azken urteetan Legazpiko euskal hiztegi aberatsetik galdu direnak. Horietako bat "inburre" da. Hain zuzen, "sagar inburre" San Migel egunez egiten zen izen bereko ermitaren ate aurrean. Abadeak, meza ondoren, sagarrak banatzen zizkien bertara gerturatzen ziren eskola umeei.
Ez dakigu nondik datorren ohitura hori. Zer dela eta? Elizak bere sailetan bildutako sagarrak ote?
"Inburre" hitzarekin beste horrenbeste gertatzen zaigu, ez baitakigu zein den bere jatorria. Adinekoen ahotan oraindik ere ibiltzen da, baina oso gutxi. Bataio ondoren izaten den diru eta goxoki botatzeari esaten diote zaharrek, eta San Migel egunez egiten den sagar banatzeari, besterik ez, guk dakigula. Gainera, ez dirudi oso hitz ezaguna denik hemendik kanpora ere. Gaur eguneko hiztegi ezagunetan, behintzat, ez du sarrerarik. Zuk zeuk konprobatu, bestela.
"INBURRE"