Hemen zaude: Hasiera Albisteak San Juan bezperaren inguruko ikastaroak
Dokumentu Akzioak

San Juan bezperaren inguruko ikastaroak

2011/05/18

Honako honen bidez jakinarazi nahi dizuegu, ohi bezala ekainaren 23an, San Juan bezpera, Armen Alardea eta San Juan suaren inguruko dantza-erromeri saioak egingo direla. Horretarako bi ikastaro jarri dira martxan ahalik eta herritar gehienek parte hartzeko.

TXILIBITUA: Armen alardean txilibitua joaz atera nahi duten herritarrei zuzendurik. 16 urtetik gorakoei zuzendua bereziki. Maiatzaren 20an, ostirala hasiko da ikastaroa, 19:00etan Doinua Musika Eskolan. Aurreko urteetan ibilitakoei ere dei egiten zaie honen bidez.

DANTZA: "San Juan bezperako suaren inguruan eta ondorengo erromerian egingo diren dantzak ikasteko ikastaro irekia". Maiatzaren 19an abiatuko da herritar guztiei irekitako ikastaroa. Ostegunetan 20:00etan Sustraiak Dantza Taldearen egoitzan, Sustraiak eta Korosti Dantza taldeen eskutik. Erakutsiko direnak: San Juan zortzikoa, Bedaio, 7 jauzi, txulalai, bolant dantza, Lantz, Ostalersa, Hegi eta nola ez, fandangoa eta arin-arina.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.