San Juan bezperako ekitaldietarako ikastaroak martxan jarriko dira aste honetan
13an, osteguna 20:00etan dantza ikastaroa. 14an, ostirala 19:00etan haurrentzako txilibitu ikastaroa Doinua Musika Eskolan. Helduentzako txilibitu ikastaroa haurren ikastaroarekin bat egingo da.
Dantza: "San Juan bezperako suaren inguruan eta ondorengo erromerian egingo diren dantzak ikasteko ikastaro irekia". Herritar guztiei irekitako ikastaroa. Larunbatetan 17:00etan eta ostegunetan 20:00etan Sustraiak Dantza Taldearen egoitzan, Sustraiak eta Korosti Dantza taldeen eskutik. Erakutsiko direnak: San Juan zortzikoa, Bedaio, 7 jauzi, Txulalai, Bolant dantza, Lantz, Ostalersa, Hegi eta nola ez fandangoa eta arin-arina.
Txilibitua: San Juan bezperako Armen Alardean Txilibitero heldu talde bat atera nahi da eta horretarako ikastaro bat antolatu da. Baldintza 17 urtetik gora izatea eta ekitaldi horretan parte hartzeko konpromezua hartzea. Haur eta helduen ikastaroa bat egin dute eta ostegunetan 19:00etan emango dira Doinua Musika Eskolan.