San Juan bezperako ekitaldietan parte hartzeko deia
Ekainaren 23a dugu San Juan bezpera eta urteak dira hainbat herri ekimen burutzen direla egun horretan: Armen Alardea eta San Juan Sua konkretuki.
Hainbat elkarte eta herritarrek elkarrekin antolatzen dituzten ekimenak dira eta ahalik eta herritar gehienen parte hartzea bideratzeko ikastaroak jarri dira martxan. Konkretuki Txilibitu ikastaroa Alarderako eta Dantza ikastaroa San Juan Su aurreko eta ondorengo ekitaldi eta erromerian parte hartzeko.
DANTZA: "San Juan bezperako suaren inguruan eta ondorengo erromerian egingo diren dantzak ikasteko ikastaro irekia". Herritar guztiei irekitako ikastaroa, ostegunetan 20:00etan Sustraiak Dantza Taldearen egoitzan. Erakutsiko direnak: San Juan Zortzikoa, Bedaio, 7 jauzi, Txulalai, Bolant Dantza, Lantz, Ostalersa, Hegi eta nola ez fandangoa eta arin-arina.
TXILIBITUA: Armen alardean Txilibitua joaz atera nahi duten herritarrei zuzendurik. 16 urtetik gorakoei zuzendua bereziki. Ostiraletan, 19:00etan Doinua Musika Eskolan. Aurreko urteetan ibilitakoei ere dei egiten zaie honen bidez.
Izena ematea, ezinbestekoa