San Fermin Txiki Legazpin
Uda ikastaroan dabiltzan umeek eta begiraleek uztailaren 7an entzierroa egin dute.
Azken urte hauetako ohiturari jarraituz, Uda Ikastaroan dabiltzan umeek eta begiraleek entzierro jendetsua egin dute uztailaren 7an. 6 zezen beldurgarriren aurretik, hor joan dira gure neska-mutil gaztetxoak Euskal Herria plazatik abiatu eta Haztegi Ikastolaraino. Garbia izan da entzierroa eta ez da zauriturik izan. Ikusle ugari egon da ibilbidean zehar eta denek disfrutatu dute neska-mutil gaztetxoen trebeziarekin. GORA SAN FERMIN!!!