Punta-puntako bertsolariak lehenengo lauhilekoan
Bertso ekitaldi ugari izango da lauhileko honetan gure herrian: Martxoan Bertsoako kanporaketa, Maialen Lujanbio eta Andoni Egañaren bertso afaria eta Xabier Silveira, Fredi Paia eta Jokin Urangaren bertso bazkaria, besteak beste.
Bertso-olariak bertso eskolak jakinarazi digunez urte hasieran bertso ekitaldi ugari izango dira gure herrian.
Urretxu-zumarragan Martxoan Bertsoa antolatu izan dute azken urteotan eta horren barruan txapelketa. Iaz legazpiarrek irabazi zuten eta aurten ere kanporaketa bat behintzat izango da Legazpin.
Beste alde batetik, otsailaren 29an Andoni Egañak eta Maialen Lujanbiok bertso afaria egingo dute Laubide tabernan eta apirilaren 5ean Gaztetxean, Gazte Asanbladarekin elkarlanean antolatuta, bertso bazkaria izango da Jokin Uranga, Fredi Paia eta Xabier Silveira kantu lagun hartuta.
Legazpiko jaietarako ere oso ekitaldi berezia ari dira prestatzen bertso eskolako kideak.
Ekitaldiak hurbildu ahala informazio zehatzagoa izango dugula agindu digute.