Poesia
Zine-Klubak aurrera darrai eta oraingo honetan "Poesia" filma eskeiniko dute bihar, urriak 21, gaueko 22:15etan, Latxartegi Aretoan.
Poesia
FITXA TEKNIKOA
Jatorrizko titulua: Shi. Zuzendaria eta gidoia: Lee Chang-dong. Herrialdea: Hego Korea. Urtea: 2010. Iraupena: 140 min. Generoa: Drama. Aktoreak: Yun Jung-hee (Mija), Lee David (Jong Wook), Kim Hira (Kang jn.), Anh Nae-sang (Kim Yongtak), Park Myeong-sin (Heejinen ama). Produkzioa: Lee Joon-dong. Argazkia: Kim Hyun-seok. Muntaketa: Kim Hyun. Produkzioko diseinua: Sihn Jeom-hui. Jantziak: Lee Choong-yeon.
‘Poesia’ historia polita eta zertxobait garratza da baina era berean itxaropenak ere badu lekua eta hori historiaren emakume helduak ezbeharrez josita dagoela, gozatzeko adina iritsi zaion arren. Lee Chang-dong zuzendariak bizitzan oinarrizko baloreak zeintzuk diren bat-batean ikasi dituen emakume baten erretratu hunkigarria, kutuna, sotil eta egiazkoa egiten du; bihotza altxatzen lagun ditzaketen hitzak, gainditu behar diren bakardadeak. “Poesia” ez da drama etsigarria, esperantzak baduelako lekua edo edozein egoeraren ikuspegia alda dezaketen gauza txikiez gozatzeko aukera ere eskaintzen delako. “Poesia” ez da literaturaren gaineko filma, esentzien gainekoa baizik: hitzena, maitasunarena, bizitzarena.
Zuzendariak nahiago du gehiago eduki besterik nahi ez duen eta suntsitzen ari den zibilizazioaren eguneroko zekenkeriak, inguruko kaskarkeria eta norberekoikeria erakustea. Zerbait unibertsala denaren aurrean gaude. Chang-dong zuzendariak bere “Oasis” filmean pentsalari onen hipokresia aztertzen zuen zehatz eta oraingoan bere diagnostiko kritiko gogorra baieztatzen du. Horretarako, emakume beteranoa jarri du burua galtzen hasi den amona gaztearen paperean. Bera da bihurgunez eta digresioz beteta dagoen filmaren protagonista absolutua; bere baitan bildutako uneetan baina intentzioz beterikoetan, film neurriduna eta testuak eta zuzendariak nahi duenera ongi egokitutako filma da. “Poesia” filmak Rilkeren artearen kontzeptua jaso du. Filmeko protagonista errezitatzen duen ‘poesia’ hori izua ezkutatzen duen azkeneko mantelina da. Chang-dong zuzendariak garrasirik gabe erretratatzen du izu hori eta kontsumoak itsututako ingurune sozialaren bihozgabetasuna erakusten du. Protagonista bere oroitzapenak galtzeko beldur da, aldiz auzokideek ez dute oroitzapenak gorde nahi.