Pista jokoa larunbatean
Legazpiko Udaleko Gazteria Sailak eta Sorgintxulo Taldeak antolatuta, maiatzaren 21ean pista jokoa egingo da 17:00etatik aurrera Azokan.
Lehen hezkuntzako 3,4,5 eta 6. mailako ikasleek parte hartu ahal izango dute. Pista jokoa, kalean egiten den taldekako jolasa da. Zenbait pista jarraituz, mota guztietako frogak gainditu beharko dituzte partehartzaileek altxorra aurkitu ahal izateko.
Parte hartu nahi dutenek, ikastetxeetan eman beharko dute izena maiatzaren 18a baina lehen.