Hemen zaude: Hasiera Albisteak Pilota eskolaren txapelketak
Dokumentu Akzioak

Pilota eskolaren txapelketak

2009/02/24

Gaztetxeko pilota eskolak hurrengo txapelketa eta partiden berri bidali digu oharrean:

Aste honetan hasten dira pilota eskolak antolatutako txapelketak. Alde batetik, Binakako III. Pilota txapelketa ostiralean hasiko da. Partidak ostiraletan, 18:00etatik 23:00etara, eta larunbatetan, 15:00tatik 19:30tara, jokatuko dira.

Bestalde, larunbat honetan, gaztetxoen txapelketa hasiko da. Txapelketa honetan Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko pilota eskolatako 6 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek hartuko dute parte. Partida hauek larunbat goizetan (10:30tatik 13:30tara Urbeltzen), larunbat arratsaldetan (16:00tatik 19:00tara Domingo Agirren) eta igande goizetan (10:30tatik 13:30tara Urbeltzen) jokatuko dira. Udaberri Sariari dagokionez, nagusiek larunbatean 20:00etan Urbeltzen jokatuko dute Tartaloetxe (Zegama) taldearen aurka. Bikote jubenilak ez dauka partidurik aste honetan

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.