Hemen zaude: Hasiera Albisteak Pilota eskolan izena emateko deia
Dokumentu Akzioak

Pilota eskolan izena emateko deia

2008/09/25

Legazpiko Gaztetxeko Pilota Eskolakoek denboraldi hasieraren berri emateko oharra bidali dute ZingiZangora. Datorren asteartean ZingiZangok Pilota Eskolarekin batera antolatutako Oinatz Bengoetxearen ekitaldira joateko deia ere egin dute bertan. Honela dio oharrak:

Kaixo guztioi:

Legazpiko Gaztetxeko Pilota Eskolatik bidaltzen dizuegu ohar hau, aurtengo denboraldi hasieraren berri emateko. Denboraldi honetan joan zen urtean egindako ekintzak sendotu nahi ditugu eta ahal den moduan talde eta elkarte moduan hazi (beste pilota eskolekin partidak antolatu, umeak kanpora atera jokatzera...) eta horregatik, animatzen zaituztegu pilota eskolan izena ematera. Entrenamendu orduak astearte eta ostegunetan 16:30etik 18:00etara izango dira eta hilean 10€ko kuota izango da. Kuota hori gaztetxoen onuragarri izango da (materiala erosteko, txapelketak antolatzeko…). Entrenatzaileak Xabat, Anartz, Jon eta Eneko izango dira eta animatu!!!

Bestalde, astearte honetan, Zingi Zangoren eskutik 2008ko Eskuz Banako txapeldun nagusia den Oinatz Bengoetxea etorriko da Urbeltz pilotalekura. Ongi-etorri polit bat egin nahi diogu eta horretarako, eskatzen dizuegu, batetik, bakoitzak galdera bat prestatuta ekartzeko Oinatzi egiteko eta, bestetik, joan zen urtean pilotan ibili zinetenok taldeko kamiseta jantzita ekartzeko. Eskerrik asko aldez aurretik guztiagatik.

 

Legazpiko Gaztetxea Pilota Eskola

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Pilota eskolan izena emateko deia

Oinatzen ekitaldian parte hartuko du Pilota Eskolak