Pilota emaitzak eta partidak
Legazpiko Gaztetxea Pilota eskolak emaitzen eta hurrengo partiden berri bidali digu. Bere oharrean ostiral honetan Urbeltzen izango diren doako partidetara joateko deia egin du. Ahalik eta jende gehien eraman nahi dute pilotalekura. Hona hemen oharra:
2008-10-4ko emaitzak:
Mitxelin (Lasarte) Intza 22
Legazpiko Gaztetxea 14
Hurrengo partida: 2008-10-10, 19:00etan, Urbeltz pilotalekuan
Legazpiko gaztetxea-Eibar
Datorren ostiralean, hilak 10, gaueko 10etan DV Txapelketa partidak jokatuko dira Legazpin. Afizionatu mailan dauden txapelketen artean garrantzitsuenetako bat da hau, bertan punta-puntako pilotariak aritzen dira. Gure helburua ahal den jende gehiena bildu eta giro polit bat sortzea da, eta horrexegatik sarrera dohainik izango da. Animatu eta mezua zabaldu!!
P.D: Ez utzi kartera etxean, errifa egongo baita!
LEGAZPIKO GAZTETXEA-EIBAR PARTIDA