Parte hartu ZingiZangoren santa eskean
Otsailaren 4an, astelehena, ZingiZangok Santa eskera deituko ditu legazpiar euskaltzaleak. Lehengo ohitura zaharrean, trikitilari eta bertsolariek parte hartuko dute bertan. Lizar makilak gertu dauzkagu banatzeko, baita aitzur kirtenen bat ere.
Arratsaldeko 18:00etan abiatuko gara Egialdeko Goiherri tabernatik. Handik behera tabernaz tabernako ibilbidea egingo dugu Bikuñara arte umore onean. Taberna guztiak euskal giroz bustitzea izango da helburua.
ZingiZangok antolatuko duen lehenengo aldia izango da baina aurreko bi urtetan euskaltzale talde batek ere antolatu izan du.
Zalantzaz josia
oroitzapena