Hemen zaude: Hasiera Albisteak Pa negre (Pan negro)
Dokumentu Akzioak

Pa negre (Pan negro)

2011/03/16

Aurtengo Goya sarietan txapeldun atera den filma izango degu ikusgai aste honetan 22:15etatik aurrera Latxartegi Aretoan Legazpiko Zine-Klub elkarteak eskeinita

OGI  BELTZA

Pa negre

 

 

Jatorrizko titulua: Pa negre. Zuzendaria: Agustí Villaronga. Herrialdea: España. Urtea: 2010. Iraupena: 108 min. Generoa: Drama. Aktoreak: Francesc Colomer (Andreu), Marina Comas (Nuria), Nora Navas (Florencia), Roger Casamajor (Farriol), Lluïsa Castell (Ció), Marina Gatell (Enriqueta), Laia Marull (Pauleta), Eduard Fernández (maisua), Sergi López (alkatea). Gidoia: Agustí Villaronga; Emili Teixidor idazlearen eleberrian oinarrituta. Produkzioa: Isona Passola. Musika: José  Manuel Pagán. Argazkia: Antonio Riestra. Muntaketa: Raúl Román. Zuzendari artistikoa: Ana Alvargonzález. Jantziak: Mercè Paloma.

 

            Pa Negre Espainiako gerra zibila (1936-1939) bukatu zenean eta mendekuko eta miseriako bakeari lekua egin ziotenean hasten da. Testuinguru historiko hori aitzakia besterik ez da. Agustí Villaronga zuzendariari gutxiago interesatzen zaio espazioaren eta denboraren deskribapen anekdotikoa etikaren eta sexuaren tumore unibertsalak baino. Baina Pa negre filmaren gakoa esandakoa da: errutik eta irainetik jario den miseriak eta pozoitutako erresuminak bultzatzen duen gosetea. Gaiztakeria sortzen duen hazkuntza salda lotsagarri hori da Villaronga zuzendariak metamorfosiaren historian ematen duena. Pa negre filmak beldurraren garaipena eta biziraupenaren zekenkeriaren logika erakusten du garraztasunik gabe eta txalo erraza eta irudi polita lortzeko asmorik gabe.

 

Filmaren hasiera oso gogorra da. Hilketa basati eta ikaragarri batekin hasten da eta ikuslea hunkituta geratzen da hasieratik. Efektu berezirik gabe, malabarismo birtualik gabe, manipulatutako pixelik gabe. Hain erreala da amildegitik behera erortzen den zaldi hilaren irudia hezurretako mina sentitzera iristen dela ikuslea. Erorketa beldurgarri horretatik gai nuklear bati buruzko film atsekabegarria eta klaustrofobikoa sortzen du Villaronga zuzendariak: gaizkiaren hazia eta haurren mundua. Hasieran proiektua Villaronga zuzendariaren borondatez sortu ez bazen ere, Tras el cristal filmaren egileak bereak egin ditu Teixidor idazlearen kontakizunak; filma kontakizun horietan oinarritzen da eta gizakia izate psikopatikoa bihurtzen duten misterioak, mekanismoa eta arrazoiak jasotzen ditu.

 

Argitu gabeko hilketaren atzean eta gerrak berez daraman sarraskiaren oihartzunen erdian, Pa negre filmaren garraztasuna ez da erraz digeritzekoa batek urdaila minbera duenean. Villaronga zuzendariak homofobia arduratsuari eta errudunari buruz azpi-gertakizun bat txertatu du filmean. Mami trinkoa duen ogi mikatz hori jakituria mitikoen eta zapore sinbolikoen labean egosi da. Pa negre filma benetan ona da gaiztotasuna, errua eta beldurra erakusten duenean eta, era berean, zertxobait konbentzionala da txapel eta emozioen birsortze bigunekin egindako eguneroko bizitza deskribatzen duenean. Izan ere, hau ez da tximeleten zinea, saguzar-banpiroena baizik. (Juan Zapater, Deia, 2010-10-15)

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.