Otsailaren 27an abiatuko da Martxoan Bertsoa
45 bertsozalek txapelketa egingo dute eta horietako sei legazpiarrak izango dira. Laugarren kanporaketa Legazpiko Arranon egingo da martxoaren 12an, 23:00etan, eta, ia ziurra da, bertan kantatuko duen talde legazpiarrean arituko direla Igor Iñurritegi, Joseba Barandiaran eta Eneko Iriondo.
Horiez gain, Julen Agirreburualde, Asier Iriondo eta Joseba Villarreal ere ariko dira txapelketan. Urretxu-Zumarragako bertso eskola, inguruko herrietakoen laguntzaz, jo eta ke ari da prestaketa-lanetan. Honako hauxe duzue egitaraua:
Otsailak 27, larunbata.Lehenengo kanporaketa Fox tabernan, Urretxun, 23:00etan.
Martxoak 5, ostirala.Bigarren kanporaketa, Motz tabernan, Urretxun, 23:00etan.
Martxoak 6, larunbata.Hirugarren kanporaketa Igartubeiti baserrian, Ezkio-Itsason, 19:00etan.
Martxoak 12, ostirala.Laugarren kanporaketa Arrano tabernan, Legazpin, 23:00etan.
Martxoak 13, larunbata.Bosgarren kanporaketa Aldiri tabernan, Urretxun, 23:00etan.
Martxoak 26, ostirala.Finala Urretxu-Zumarragako Gaztelekuan, Urretxun, 23:00etan.
Martxoak 6, larunbata.Arnasketa eta erlaxazioa lantzeko tailerra, Urretxuko kultur etxean, 11:00etan.
Martxoak 12, ostirala.Zumarragako eta Urretxuko Eskolarteko 23. Bertsopaper Lehiaketako sari banatze ekitaldia, Zelai Arizti aretoan, Zumarraga, 15:00etan.
Martxoak 27, larunbata.Bertso musikatuak, Gaztelekuan, Urretxun, 22:30ean.
Martxoak 28, igandea.'Bizikletaren misterioa' haurrentzako bertso-antzerkia, Labeaga aretoan, Urretxun, 17:00ean.
Apirilak 16, ostirala. Bertso afaria (tokia zehaztu gabe dago), 20:30ean, Julio Soto eta Unai Agirre bertsolariekin.
Honen inguruko informazioa argitaratu genuen lehenago eta Goierriko Hitzan zehatzago azalduta aurkituko duzue.
Animo legazpiarrei eta gainerakoei ere bai.