Ostiraleko bertso saioa bertsoplaza.tv-n ikus daiteke
Hitzaren eta Goierritarraren urteurrena zela eta ostiralean bertso saio bikaina egin zuten Aitor Sarriegik, Iker Zubeldiak, Aitzol Barandiaranek eta Iñaki Muruak Latxartegin. Bertaratu ez zinetenok saioaren laburpena ikus-entzun dezakezue bertsoplaza.tv web orrian.
Bertso saioari buruzko artikulua igandean etorri zen Hitzan. Errikarte Agirre argazkilariak ere bertan ateratako argazkiak igo ditu gure galeriara.
Eta, esan bezala, hemen entzungo eta ikusiko dituzue bertso saioko pasarterik politenak:
http://bertsoplaza.tv/goierritarra-aldizkariaren-eta-hitzaren-omenezko-saioa-legazpin