Oscar Lasaren lehenengo bezero legazpiarra
Oscar Lasa pilotari ezagunak bere kirol ibilbidea bukatu eta taxilari lana hartu du. Berrian egindako elkarrizketan jakin ahal izan dugunez, bere lehenengo bezeroa legazpiarra izan zen.
Honela dio elkarrizketak:
Harritu egiten omen da jendea, halere, taxira sartu eta bera ikustean. Hala pasatu zitzaion egin zuen lehen bidaian ere. «Legazpiko mutil baten bila joan nintzen autoa matxuratu zitzaiolako. Sartu eta berehala ezagutu ninduen. Esan zidanez, egunkarietan irakurri omen zuen taxilari hastekotan nintzela. 'Nire lehen bidaiaria zu zara, bada!, esan nion».
Ekarrizketa osorik Berrian daukazue.
Zein ote da?