Ordenagailuan ere euskaraz
Ez daukagu daturik baina esango genuke euskarazko ordenagailuak dituzten erabiltzaileak oso gutxi direla, baita gure herrian ere. Azkeneko egunotan hori aldatzen lagun dezaketen bi albiste entzun ditugu: Windows Vista eta Office 2007 euskaraz jarri dituela Microsoft-ek eta Firefox 3 berria euskaraz erabiltzeko aukera ere badela. Legazpiarrak ordenagailuan euskara erabiltzera animatu nahi ditugu.
Firefox 3 hemendik jaits daiteke. Informazio gehiago Sustatun aurkituko duzue.
Windows eta Office euskaraz, berriz, honakoetatik jaits ditzakezue:
- WindowsXP
- Office 2003
- Windows Vista (berria)
- Office 2007 (berria)
Anima zaitezte euskarazkoa erabiltzera. Ohiturarik ez badaukazue erabiliz hartuko duzue.
ubuntu