Hemen zaude: Hasiera Albisteak Oñatiko Laixan euskara elkarteak eten egingo du bere jarduera
Dokumentu Akzioak

Oñatiko Laixan euskara elkarteak eten egingo du bere jarduera

2009/10/01

Ez da desagertuko, bazkideek batzarrean onartu bezala, elkartea 'stand by' egoeran mantenduko dute. "Jendea ez dago lanerako gertu, eta duela bi urte ekintza ezberdinak antolatzeko lantaldeak osatu baziren ere ez dute ondo funtzionatu" irakurri ahal izan dugu Goiena.net-en eta zer pentsatua eman digu.

Laixan esperientzia handi eta luzeko euskara elkartea dugu. Guretzat eredu izan daitekeen lana egin du urtetan. Horregatik albiste honek kezka sortu digu. Desberdintasunak desberdintasun eta antzekotasunak antzekotasun guretzako ere ikasgai izan beharko litzateke gertatua.

Azaro amaieran ez ohiko azken batzarra egingo dute bazkideek. Estatutuen aldaketa onartuko dute bertan. Hortik aurrera eten egingo da Laixanen jarduna. Bazkideen zerrenda mantendu egingo da, baina ez zaie kuotarik pasako, eta elkarteak ez ditu urteroko dirulaguntzak eskatuko.

Goiena.net-en albistea osorik irakurri ahal izango duzue.

animo

Rafa — 2009/10/02 15:06
barkamena esakatu gabe, erderazko errefraua erabiliko det oraingoan.

Si Mahoma no va a la montaña....

animo!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Oñatiko Laixan euskara elkarteak eten egingo du bere jarduera

laixan.org webetik hartutako irudia