Olentzero Ikazkinaren Eguna Mirandaolan
Igandean, abenduaren 18a, berriro ere Olentzero Ikazkinaren Eguna antolatu du Lenbur Fundazioak Mirandaolako Euskal Burdinaren Museoan.
Lenbur Fundazioak, Igande honetan berriro ere Olentzero Ikazkinaren Eguna ospatzea erabaki du, aurreko bi asteburuetan plazak bete zirela kontutan izanik eta oraindik ere umeak izena ematen ari zirela ikusita.
Egitaraua honako hau izango da:
“Olentzero ikazkinaren eguna”
11:00 Ongi etorria eta material banaketa.
11:30 Olentzero ikazkinaren ipuina eta ikazkinez mozorratu (gogoratu umeek txapela eta zapia ekarri behar dutela).
12:00 Adinen arabera Olentzero ikazkinaren ginkana.
13:00 Eguraldiaren arabera
Parkean eta frontoian: Jokoak.
Txikiolan: Eskulanak.
Museoan jokuak.
13:30: Bazkaria: Nahi izanez gero haurrentzako menu bereziak Mirandaolako Jatetxean. 943-73-12-56
15:00 Txikiolan eta adin desberdinetara egokitutako ekintzak egongo dira: marrazkiak, ipun kontaketa….
16:00 Olentzero burdinolara ikatza ekartzera etorriko da eta bide batez haurtxoekin egongo da.
16:45 Txokolate jana.
17:00 Ginkanaren diplomen banaketa eta agurra.
Aldez aurretik izena eman behar da Mirandaolako Turismo Bulegoan. Telefonoa:943730428