Olentzeroren erronda herrikoia
Udalaren Kultura Zerbitzutik Olentzeroren errondari buruzko oharra eta programa bidali dizkigute:
Ohi bezala, datorren abenduaren 24an, gabon eguna izanik,
Olentzero Erronda Herrikoia egingo dugu aurtengoan ere. Aurreko urteetako
egitura izango du, hala erabaki baitzen azken jai batzordean, baina jendearen
partehartzea sustatze aldera herriko eragile guzioi dei egin nahi dizuegu
ekitaldi honetan parte hartzera, familian, elkarte edo taldekideekin,
lagunartean, … ahalik eta jende gehien bildu asmoz.
OLENTZERO 2011
ELKARTZEKO GUNEA Arratsaldeko 5etan Goierri Taberna parean:
5:30etan Olentzero iritsiko da menditik Goierri parera eta errondari hasiera emango diogu:
Goierri: HATOR HATOR, OLENTZERO- AGUR ESKERRIK ASKO
Maiatza Parea: HORRA MARI DOMINGI- HAUR EDER BATEN BILA- AGUR
Laubide parea: OILARRAK KANTA KANTARI- HASIKO NAIZ- AGUR
Asiloa: ABENDUAK GAUR- OLENTZERO- AGUR..
Korosti Inmobiliaria parea: AI! HAU GABAREN-HORRA MARI DOMINGI- AGUR
Kruzea: HATOR HATOR- OILARRAK KANTA KANTARI- AGUR
Karibe-Berri- Gurrutxaga: HAUR EDER BATEN BILA- AGUR
Legasa-Kixka: HASIKO NAIZ- GAUEKO IZAR- AGUR
Enparantza: OLENTZERO- Bertsoak- HATOR HATOR- AGUR
ENPARANTZAKO EKITALDIA
Enparantzara iristean eta Olentzero udaletxeko balkoira iristen den bitartean, enparantzan bilduriko guztiak Olentzero kantarekin egingo diote ongietorria. Balkoitik bertsolariek bertso pare bat kantatuko dizkiote ongietorri gisa. Balkoitik jendea agurtuko du. Olentzeroen hitzaldia. Jendea agurtu eta amaitu egingo litzateke.