Hemen zaude: Hasiera Albisteak Oinatz, Luistxo, Haritz eta Joxeren txanda
Dokumentu Akzioak

Oinatz, Luistxo, Haritz eta Joxeren txanda

2008/09/18

"Legazpin euskarak herdoilik ez" kanpainaren barruan irailaren 30ean, 18:30ean, Oinatz Bengoetxearen hitzaldia izango da Urbeltzen eta, urriaren 2an, Luistxo Fernandez, Haritz Rodriguez eta Joxe Arantzabal euskal blogosferari buruz ariko dira Kultur Etxean 19:30ean.

Oinatz Bengoetxea 24 urteko leitzarra da. Aurten irabazi du buruz buruko txapelketa lehenengo aldiz eta hona hemen bere palmaresa:

Profesionaletako palmaresa:

2008KO ESKUZ BANAKA TXAPELDUNA

2005EKO BINAKAKO TXAPELDUNORDEA

2005EKO GABONETAKO TORNEOKO TXAPELDUNA

Amateur palmaresa:

2002 MUNDUKO BANAKAKO TXAPELDUNA

2002 ESPAINIAKO BANAKAKO TXAPELDUNA

2002 NAFARROAKO BANAKAKO TXAPELDUNA

2002 ELGETAKO 4 1/2KO TXAPELDUN

Luistxo Fernandez:  Eibar.org elkartearen sortzaileetakoa da, eta bertan dauka bere blog pertsonala, “Ingelesen hilerria”. Aurretik Sustaturen sortzaileetakoa izan zen. Prentsa idatzian (Egunkarian) ere ibilia eta bi narrazio eta saiakera ditu argitaratuta. Saiakera honako hau da: Etxepare porno. Zibernetika euskalduntzeko metodoa

Joxe Arantzabal: Debagoienako euskarazko prentsan kazetari ibilia. Jakin aldizkarian idazten d Interneti buruz. Gaur Egun Mondragon unibertsitatean irakasten du, HUHEZI fakultatean. Bere Bloga “FaroaGoiena.neten dauka. Bestalde, oso ezagun egin ziren Sustatun bere gaixotasunari buruz idatzitakoak. Geroago liburu bihurtu zen: Medikuak esan dit minbizia dudala

Haritz Rodriguez: Garan kazetari ibilia. Euskaltuberen sortzaileetakoa eta Gaur8.info webean dauka bere bloga “Gutenberg galaxia”. Radio Euskadin eta Euskadi Irratian Blogen inguruan aritzen da.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.