Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaztearen jenioa nabarmentzeko joku egokia
Dokumentu Akzioak

Gaztearen jenioa nabarmentzeko joku egokia

2008/05/28

Aitor Gurrutxagak honako dokumentu interesgarri hau bidali digu: 1979an Axun Armendarizek Eugenio Elortzari egindako elkarrizketa, Euskalerriko Atlas Etnoliguistikorako informazioa eskuratze aldera. Oilar jokoaren deskribapen ederra da, inondik ere.

Badago Legazpin ohittura zar bat, beste herrietan aitzen ez tana, eta noiztik datorren jainkoak bakarrik jakingo du. Oktabario egunez, hau da, Korpus Kristi ondorengo ostegunez, herrian eta, batez ere, elizan, Korpus egunez ez bezelako jaia egin ohi zan.

Garai hartan jaierdi zan gañera. Meza nagusi ondoren, herriaren kontu, zagi-ardoa banatzen zan eta ogi puska bana; herriko kontzejal, aguazil, meza-laguntzalle, koruko kantore eta beste batzuek botella bana ardo jaso ohi zuen eta herri danari zagia hustu arte txurrut batzuek.

Arratsaldean, berriz, ollar harrapatzea izan ohi zan. Hortarako plazan zulo bat egin, bertan ollar bat sartzen tzan gañetik ohol batekin estalita, burua bakarrik agirian tzuala. Herriko etxetik bide bat egiñ ohi zan listariz mugatuta, hiru edo lau metro zabalekoa. Etzan zuzen-zuzena izaten; tartean bueltaren bat izango zuan ollarra gordeta zegon tokira jotzen zuen bide honek. Mutil gazteak juan behar zuan bide hontatik, baño listaria zapaldu gabe, eta aurpegia ondo estalita periodiko eta pañuelo haundi batekin.

Herriko etxe aurrean, txistulariak alboan zituala, lenengo hiru edo lau buelta lekuz aldatu gabe eman behar zituan, aizkenerako nora begira zegoen etzekiala. Ondoren, beti txistulariak alboan zituala, hasiko zan ollarra non zegoen asmatu eziñik. Gehienak laster listaria zapaldu ohi zuen Eskuan espata luze bat eramaten zuan gazte horrek, eta bere ustez ollarra gertuan zegola iruditzen tzitzaionean besoa ahal zuen luzean zuela, lurrean buelta bat emango zion. Buelta hortan barruan gertatzen bazan, ollarra beretzat izango zuen.

Gaztearen jenioa nabarmentzeko oso joku egokia zan. Batzuek oso bizkor hasten ziran ibiltzen, baño bai aguro listaria zapaldu, eta kanpora botatzen zituzten. Beste batzuek oso geldi eta zalantzaz ibiliko ziran jendea dana aspertu arte, batera kiñatu eta gero beste alde batera. Ollarra ateratzen zuanak aurreskua atera behar zuan, eta atzeskua eta lagunak ere berak aukeratu behar izaten zituan. Berak ez bazekian, beste lagunen bat berak inguratu behar. Gero herriak ardoa eman ohi zien ollarra jaten laguntzeko.

Aizkeneko dantza-soka aspaldiko urte hontan ez da egiten.

Indartu beharko zan

nineu — 2008/05/28 20:46
Horrelakoak irakurri eta gero Legazpik mantentzen duen ohitura berezi eta bakarra (beste inun eiten ez dalako)izan eta egun honi indar gehio eta agian zeozer gehio betetzeko gogoa ez ahal du ematen niri bai behintzat...

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Gaztearen jenioa nabarmentzeko joku egokia

Errikarte Agirrek iaz ateratako argazkia