Hemen zaude: Hasiera Albisteak Oilar Jokoa
Dokumentu Akzioak

Oilar Jokoa

2009/06/16

Ekainaren 18an, osteguna, Korpus zortzigarren egunean, Legazpiko Euskal Herria Plazan, Legazpin mendez mende, etenik gabe mantentzen den Oilar jokua egingo da arratsaldeko 19:00etan hasita.

Joku hau dugu mantendu zaigun garai bateko Korpus Zortzigarreneko jai gairo eta egitarauaren adierazle bakarra: egun horretako alarde, suziri festa, dantzarien emanaldi eta abarrak desagertuz joan baitira urteen poderioz. Ez ordea, Ollar Jokua.

Jokuaren nondik norakoa ilun samarra dugu. Batzuk “antzar jokua” bezala, gure hau ere, Europatik ekarria eta gure herrietan XVIII. Mendean zabaldua izan zela diote. Besta batzuk aldiz, joku hauek aurretik ere izan zirela baeztatzen dute. Dena den XVIII eta XIX. Mendeetan hain edatua zen joku hau dagoeneko desagertu da herriko plazetatik eta Legazpi dugu ohitura hori oraindik mantentzen duen herri bakarrenetakoa, bakarra ez bada.

Jokua honela egiten zen:

Herriko plazan, Udaletxe parean, sokaz markaturiko bide bat egiten zen pasilo moduan, eta bide horren punta batean ollar bat jartzen zen kaxa betan barruan. Kaxari zulo bat egiten zitzaion goikaldean eta ollarraren burua ateratzen zen zulotik.

Pasiloaren besta puntan, lehiakidea jartzen zen, begiak estalirik eta sorbaldan ezpata zuen gaztea, agintariaren aginduareki bat ollarraren bila abiatuko zena.

Zailtasun gehiago izan zezan, bidea zig-zagean markatzen zen eta gazteak soka ikutzen zuen unean deskalifikaturik geratzen zen. Festara inguraturiko jendea ibilbidearen ertzean biltzen zen partehartzaileei ohiuka laguntza eskainiz. Baina honek ez zion askotarako balio izaten, bere inguruan Txistulari taldeak “Tranka-tranka” izenez ezagutzen den dionua joaz partehartzailea nahastu egiten baitzuen, soinu eta jendearen ohiu artean ollarra non geratzen zenaren zantzua erabat galduz.

Hala eta guztiz ere, partehartzaileak ollarra zegoen pareara iritsia zela uste zuenean, ezpata sorbalda gainetik kendu eta kolpe bakar batez ollarrari burua moztu behar zion. Aukera bakarra zuen eta huts egin ezkero beste lehiakide bat sartzen zen jokoan. Ollarrari lepoa moztea lortzen bazuen berarrentzat izango zen.

Gaur egun jokoak oinarrian berdin berdin dirau. Hala ere bada diferentzia nabarmen bat, oilarra ez da kaxa barruan sartzen eta ez dago irabazteko lepoa moztu beharrik. Naikoa da ollarraren gainean ezpataz zirkulu bat egitea, eta ollarra zirkulu horren barruan egotea.

Aipatzekoa da Txistulari taldeak jotzen duen Tranka-Tranka doinua egun horretan bakarrik jotzen dela, eta doinuak dirauen bitartean ez dela besterik jotzen. Amaitzean erromeria izaten da Txistulariekin.

 

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.