Nerea Elustondo Zarauzko kopla txapelketan
Zarauzko EUSKARASTEAren barruan, abenduaren 21ean, "Koplak jarriko zizkigutenk" kopla txapelketa egingo dute. Punta-puntako bertsolariek kantatuko dute bertan eta tartean Nerea Elustondo legazpiarra izango da. Besteren artean Andoni Egañak ere kantatuko du.
Zarauzko AEK Euskaltegiak, Urola Kostako HITZAk eta XAKELA Gazte Asanbladak EUSKARASTEA antolatu dute abenduaren 17tik 22ra. Hainbat ekitaldiren artean abenduaren 21ean "Koplak jarriko zizkigutenk" kopla txapelketa egingo dute. Parte hartuko duten bertsolariak honakoak dira:
Amaia Agirre
Maddalen Arzallus
Andoni Egaña
Nerea Elustondo
Onintza Enbeita
Arkaitz Estiballes
Jexux Mari Irazu
Loidisaletxe
Mantxi
Iñaki Viñaspre
Julen Zelaieta
Julen Zulaika
Legazpiarrari zorterik onena opa diogu.