Nerea Elustondo bigarren fasera
Gipuzkoako bertsolari txapelketako kanporaketak jokatu dira asteburuan. Joseba Barandiaranek Gabirian kantatu zuen eta Nerea Elustondok Aretxabaletan. Nerea udazkeneko faserako sailkatu da.
Joseba Barandiaranek saio ona egin zuen Gabirian. Bere kanporaketan hirugarren egin zuen. Hala ere, egindako bi saioen batura ez du nahikoa izango udazkeneko fasera sailkatzeko. Nerea, berriz, udazkeneko fasean izango dugu. Oraindik ere Zumarragako bi kanporaketak falta badira ere, matematikoki sailkatuta dago, dagoeneko.
Julen Agirreburualdek Zumarragako arratsaldeko saioan kantatuko du igandean. Udazkeneko fasera sailkatzeko oso puntuazio altua atera beharko luke. Hala ere, saiorik onena atera dakiola opa diogu.
Orain arteko puntuazioak hemen ikus ditzakezue:
http://www.gpuntua.com/sailkapenak
aupa nerea, herria zurekin !
Txapeldun
Txapeldun
Zorionak!
zenbat legazpiarrek hartuko dute parte 2011ko gipuzkoako bertsolari txapelketan?