Hemen zaude: Hasiera Albisteak Musika kontzertua Lenburren 10. urteurrenean
Dokumentu Akzioak

Musika kontzertua Lenburren 10. urteurrenean

2009/01/07

Lenburrek hamar urte bete dituela eta Legazpiko musikari ezagunekin antolatu du kontzertua. Honako oharra bidali digu:

Datorren urtarrilaren 11n, Legazpiko Latxartegi aretoan, eta LENBUR Fundazioaren 10. urteurrena ospatzeko ekitaldien barne, musika kontzertu bat antolatu da. Bertan Legazpiko musikari aipagarrienetarikoak diren Marta Zabaleta, Jesús Castillejo, Unai Castañares eta Edurne Zabalok parte hartuko dute. Kontzertua 13.00etan hasiko da eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango du. Sarrerak jasotzeko 2 aukera daude: Lehenengoa, urtarrilak 5, 7 eta 8 egunetan zehar, Mirandaolako Turismo Bulegoan jasotzea, goizeko 10.00etatik 17.30ak bitartean. Sarrera lortzeko beste aukera, kontzertuaren egunean bertan, Latxartegi aretoan. Sarrerak 6.00 eurotan salduko dira. Dena den, Burdin Harana Txartela dutenentzat sarrera doan izango da, Burdin Harana txartela erakutsiz (sarrera bat txartel bakoitzeko). Burdin Harana txartela ez dutenentzat, sarrera hartzeko momentuan egiteko aukera izango dute. Txartel hau, Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itsaasoko biztante guztiek eskura dezakete. Lekuak mugatuak dira, beraz sarrerarik gabe ez gelditzeko aurretik hartzea gomendatzen da. Edozein zalantza argitzeko deitu 943730428 telefonora.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.