Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mintzaturismoa: Gipuzkoatik Nafarroan barrena.
Dokumentu Akzioak

Mintzaturismoa: Gipuzkoatik Nafarroan barrena.

2008/05/26

Euskaltegiko 2. mailako ikasleek eta mintzalagunek larunbata euskaraz mintzatuz eta turismoa eginez pasatzeko aukera izan zuten.

Badira urte batzuk ikasturteari bukaera emateko Euskaltegiak MINTZATURISMOA ekimena martxan jarri zuela. Egitasmo hau hasieran Euskaltegiak jarri zuen martxan, baina orain Udalak ere hartzen du parte, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan antolatzen da eta. Aurten 18 lagun elkartu dira, eta Nafarroan barrena ibili dira: Artetako iturburua, Lekunberri, Aralar... Leku ederrak benetan! Giro ezin hobean pasa zuten eguna, eta datorren urtean ere berriz joateko prest agertu dira.
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.