Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mintzalaguna 2011-2012
Dokumentu Akzioak

Mintzalaguna 2011-2012

2011/09/21

Azken urteetan bezala MINTZALAGUNA ekimenari hasiera emango diogu, aurten ere.

MINTZALAGUNA 2011-2012 Zer da mintzalaguna? Euskaraz hitz egiteko helburuarekin talde txikiak antolatzen ditugu. Talde bakoitzean “gidari” bat eta bi edo hiru mintzalagun elkartzen dira astean behin ordu bat edo ordu eta erdiko saioetan. Gidaria euskaraz hitz egiteko ohitura eta euskara eredu ona duen edozein pertsona izan daiteke; mintzalagunek aukera edo ohitura gutxiago dute euskaraz aritzeko.

Helburuak:

 Euskaraz lasai hitz egitea

 Euskaraz hitz egiteko bultzada ematea

 Euskaldunen sarea zabaltzea

 Euskarekiko sentsibilitatea indartzea

 Euskara mantentzeaz gain aurrerapausoak ematea Taldeak.

 Talde bakoitzean hiru edo lau lagun elkartzen dira.

 Norberari ondo datorkion egun eta ordu egokian elkartzen dira

 Talde bakoitza autonomoa da, eta eurek aukeratzen dute zer egin: paseoa, kafea hartu, emanaldiren batera joan…

 Ez da jarduera itxia, eskatu ahala sortzen dira taldeak Zein izan daiteke mintzalagun?

 Euskaraz ulertu, eta maila apalean bada ere, hitz egiteko gai dena

 Euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartzen duena.

Zein izan daiteke gidari?

 Euskara eredu ona daukan edozein herritar.

Beste zenbait puntu aipagarri:

 Presiorik gabeko jarduera da

 Hasiera urrian izaten da normalean, eta ekainean bukatu, baina talderen bat geroago hasi edota lehenago bukatzeko arazorik ez dago.

 Talde txikiak direnez gero, guztiak hitz egiteko giro egokia sortzen da.

 Hilero, euskaraz izaten diren emanaldien egitaraua jasotzen dute.

 Borondatezkoa da; beraz, ez du mintzalagunak ezer ordainduko eta ez gidariak ezer kobratuko.

 Bukaeran, talde guztiak elkartu eta afari-merienda bat egiten da

 Egun osoko txango bat ere prestatzen dugu, elkar ezagutzeko eta euskaldunen sarea zabaltzen joan daitezen aukera ona iruditzen zaigu-eta.

Informazioa eta izena emateko:

Udaleko Euskara Zerbitzua: 943737188 eta Euskaltegia: 943731167

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Mintzalaguna 2011-2012

Iaz mintzalagun taldeetan ibili ziren legazpiarrak