Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mina ateratzeko beharra
Dokumentu Akzioak

Mina ateratzeko beharra

2012/01/06

Inma Berriozabal preso gaixoaren senarra da Jon Imanol Ormazabal Gorrotxategi "Txondo" hegialdearra. Hitzan argitaratutako erreportajean, beraien egoeraren berri eman du Txondok.

Inma Berriozabal A Lama espetxean dute, Pontevedran. 60 urte ditu, eta hainbat gaixotasun: Asma du. Espetxeratu aurretik ospitalean ingresatuta egona zen horregatik. Diabetea ere badu, hipertentsioa, hezurretako soriasia eta protesia belaun batean.

Azken bederatzi hilabeteetan lau aldiz izan du hankako behatz lodian infekzioa, «eta zortzi hilabetez ez diote kasurik egin» salatu du Jon Imanol Ormazabal senarrak. Sei urte eta bederatzi hilabeteko zigorra ezarri diote eta hiru urte eta lau hilabete egin ditu espetxean. «Kezkatuta» bizi du Ormazabalek egoera politikoa. «Kontu handiz» ibiltzekoa dela dio: «batek baino gehiagok esan dit azkenaldian andrea laster egongo da kalean. Nahi gabe bada ere, mina ematen dizu horrek, datarik ezin baita jarri».

Osorik irakurtzeko: 

http://legazpi.hitza.info/2012/01/06/mina-barrutik-ateratzeko-beharra/
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Mina ateratzeko beharra

Txondo eta Karlos Ioldi (Goierriko Hitza)