Milatik gora lagun Brinkolako mendi martxan
Lehenengo urtez eguraldi eguzkitsua izan dute Aizkorrin Barrena mendi martxako antolatzaileek eta, horren ondorioz, ibiltarien kopurua ikaragarri hazi da. Aurten 1.030 lagunek parte hartu dute. Horietatik 497 legazpiarrak.
Ttipi-ttapa ibilbidea 541 mendizalek zeharkatu dute, eta Zanpa-zanpa, berriz, 490ek. Oso gustura egoteko datuak dira eta aurrerantzean ere bide beretik jarraitzeko adorea ematen dute.
Uste baino askoz jende gehiago etorri zenez, hainbat legazpiarrei kamixetarik ez hartzeko erregutu zitzaien. Bada, horiek jakin dezatela jadanik eskatuta daudela eta laster batean jasotzeko modua izango dutela Izadi-Zaleak elkartean.
Azkenik, azpimarratu behar da izen-lehiaketan 137 lagunek parte hartu zutela, eta horietatik Edurne Huesa ordiziarra izan zela saria lortu zuena.
Antolatzaileen aldetik, eskerrak parte hartu zenuten guztioi eta, batez ere, nola edo hala, antolaketan lagundu zenutenoi.
Oharra:
Dagoeneko interneteko bi gunetan mendi-martxaren gaineko erreportajeak ikus daitezke:
http://pioletcity.blogspot.com/2011/09/gipuzkoa-aizkorrin-barrena.html
argazkiak
http://www.zingizango.com/argazkiak/kirola/aizkorrin-barrena-2008/2011
beste erreportai bat
Kuko oreretarrak egina