Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mikel Agirreburualde Iraetako II. Ziklo-Krossean garaile
Dokumentu Akzioak

Mikel Agirreburualde Iraetako II. Ziklo-Krossean garaile

2008/01/19

Gaur goizean, urtarrilaren 19a, jokatu da Iraeta herrian denboraldiko azken ziklo-krosa Gipuzkoari dagokionez eta azken aurrekoa Euskal Herriko egutegiari begira. Bertan, Master mailan bi legazpiar izan ditugu parte hartzen. Goiz aparta izan da biontzat.

Bi Legazpiar hauek, Mikel Agirreburualde eta Iker Conejo izan dira. Biak, lasterketa berdinean irten dira baina Mikel Master40 kategorikoa da, Iker berriz Master30. Ikerrentzat hau zen bere lehen lasterketa eta denak uste baino hobe moldatu da Iraetako kanpetan. Mikel, berriz, aurreko astean Villarcayon jokatu zen espainiako txapelketan 17. helmugaratu zen bere kategorian.

 

Eguna hasi eta lehen lasterketa Master mailakoa izan da, goizeko 10:00etan. Irteera azkarra izan da, baina lehenengo metroetatik Mikel izan da taldearen gidari. Zelaian sartzeko orduan bi kantabrok pasatu egin dute eta geroago hirurak joan dira garaipenaren bila. Atzetik beste taldetxo batean Iker zetorren postu on baten bila.

 

Itzuliak aurrera zihoazela kantabriar batek (Sergio Turuelok) matxura izan du eta garaipena Mikel Agirreburualde Legazpiarra eta Roberto Lopez Kantabriarraren eskuetan utzi du. Iker, bestalde, aurrera zetorren zazpi lehenengoetan aurreruntz jarraitzeko nahian Legazpiarron lana borobilduaz.

 

Azkenean, Roberto Lopez kantabriarra izan da helmugan sartzen lehena eta Mikel Agirreburualde berriz bigarrena 20 segundotara. Hirugarrena berriz, Jesus Ibañez "Loyo", minutu batera ailatu da. Iker Conejo berriz, bosgarren sailkatu da helmugan irabazlearengatik minutu bat eta 48 segundotara.

 

Kontuan hartu beharrekoa da, probaren irabazlea Master30 mailakoa zela, orduan Mikel Agirreburualde izendatu da Master40 mailako garaile. Iker Conejo, aldiz, Marter30-en artean 2. sailkatua izan da. Ikerren lehenengo lasterketa zen hau eta aipatu beharra dago bikain egin duela!!

 

Orain jada ziklokross garaia bukatu delarik, hurrengo urtera itxaron beharko ea zenbat diren lastertzera animatzen diren legazpiarrak.

hurrengo urtean

begibakarrekoazeria — 2008/01/21 22:34
hurrengo urtean? gai izango gara legazpiko gaztedia telleriarteko ziklokrossa berreskuratzeko??

telleriarte

julen — 2008/01/23 15:22
Ba egia esan eztet uste berreskuratzerik dagoenik, ez ordea telleriarteko txirrindularitza elkartearekin bat behintzat. Euskal herriko itzulia ekartzearekin badute nahikoa lan dirudienez eta egia esan ziklokross bat antolatzea oso lan neketsua eta nahikoa garestia da... Baina nork daki... ojala berriro egingo balitz...bertan irteteko desira dut, nire aita eta osaba besteak beste behin irten ziran bezalaxe.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Mikel Agirreburualde Iraetako II. Ziklo-Krossean garaile

Mikel Agirreburualde Espainiako txapelketan joan den astean.