Hemen zaude: Hasiera Albisteak Merkatu Txiki Egun arrakastatsua Ikastolan
Dokumentu Akzioak

Merkatu Txiki Egun arrakastatsua Ikastolan

2008/12/21

Aurten ere ospatu dugu Haztegin Merkatu Txiki Eguna. Aspaldiko partez, eguraldi bikaina izan da zapatu honetan, eta jendez lepo izan dugu Ikastola eta Latxartegi ingurua abenduaren 20ko hitzorduan. Gabon atarian, ikasbidaiara joango diren Haztegiko DBH4ko ikasleek sosa batzuk inguratze aldera, herritarron ohiko bilgune bilakatu da Legazpin Merkatu Txikia.

Goizeko hamaika eta erdiak ezkero, ikastola aurrean ofizialki hasiera eman zaio Merkatu Txiki Egunari. Idoia bertsolari gazteak eguraldi ona izan dadin erregutu du, eta zalantzarik ez dago bere eskariak izan duela oihartzuna. Bertso, jolas, dantzari, trikitilari eta abarrek festa giroa ekarri dute Legazpira. Tabernan lanean aritu den irakasle taldeak lanari gogor ekin behar izan dio hurbildu zaion jende oldearen gosea eta egarria asetzeko. Baina benetako protagonista,nola ez,rastro tankerako arropa, liburu, jostailu eta abarren azoka izan da. Ikasle nahiz guraso, fin aritu dira guztiak ere salmenta lanetan eta, itxuraz,erosle kopuruari erreparatuta, ez dira kejatzeko moduan izango. Arratsaldean ere festak izan du segida. Ikastolako haurren gabon kanta sorta eta ikasleen abesbatzaren ekitaldiaren ondotik,Martin Pipasi iritsi zaio txanda; honezkero, badoa Kataberako aldapan gora zakua bete gutun Olentzerori ahalik eta azkarren emateko. Gaurkoa ume mordoa ikusita, ez dauka gure ikazkinak lan makala. Halere, saiatuko da umeen ilusioa betetzen, ez dago zalantzarik. Azkenik, ezin aipatzeke utzi eguberrietako Haztegiko Jaiotza.Urtero-urtero hutsik egin gabe Merkatu Txiki Egunerako halako lan polita eta neketsua euren borondatez burutzen duten Burguera, Koldo,Joxe Mari eta gainerakoek ez dute meritu txikia: makina bat jende arrimatuko da aurten ere artelanaz gozatzera. Hauxe da 2008ko Merkatu Txiki Egunaren kronika.

Mertxe Rossi

valentino — 2008/12/22 00:41
GO MERTXE GO!!!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Merkatu Txiki Egun arrakastatsua Ikastolan

Mertxe, bere txirringa eta DBH4ko ikasle batzuk